Maria Gorosarri González

Maria Gorosarri González Sormen-lanak

Zuzenbidean lizentziatua, Kazetaritzan lizentziatua eta Komunikazioan Doktore Europarra. Kazetari moduan lan egin du, komunikazio-arduraduna izan da eta hedabideetako kolaboratzailea da.

 

2006tik ikerketara dedikatzen da, Euskal Herrian eta Alemanian, doktoretza aurreko eta geroko ikerketa-proiektuekin. 2016tik, azkenik, EHUko irakaslea da.

 

Bere ikerketa-lerroek kazetaritza (albisteen kalitatea, kazetaritzaren oinarriak, Europako hizkuntza gutxituen kazetaritza), fotokazetaritza eta feminismoa (kazetaritza ez-sexista, oroimen historikoa ikuspegi feministatik) aztertzen dituzte.