Leire Bilbao Barruetabena

Leire Bilbao Barruetabena Sormen-lanak

Ondarroa, 1978. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua (Deustuko unibertsitatean). Bertso munduarekin lotura dauka gaztetatik; txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi eta orain gai-jartzaile lanetan aritzen da. Hainbat komunikabidetan ibili da kolaboratzaile gisa, hala nola, Euskadi Irratia, Deia, eta azken aldian, Berrian zutabegile. Aldizkari ezberdinetan ere idatzi izan du: Karmel, Bolo Bolo, Linterna gorria... Zenbait sari ere jaso ditu bertso eta literatura lehiaketetan, eta han-hemenka beste lan batzuk ere baditu argitaratuak. Scanner poesia liburua eman zuen argitara 2011an Susa argitaletxearen eskutik. Orduztik hona hainbat liburu argitaratu ditu haur literatura alorrean. Bi bider eskuratu du Euskadi Literatura Saria Haur eta Gazte Literaturaren kategorian: 2017an "Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" (Pamiela) poesia-liburuarengatik; eta, 2022an, "Barruko hotsak"(Pamiela) lanari esker. 2025ean Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari nazioanala jaso zuen "Klera" lanagatik. Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala irabazi du Klera (Elkar) lanarekin.