Julen Arriolabengoa Unzueta

Julen Arriolabengoa Unzueta Sormen-lanak

Aramaio, Araba, 1960. Euskal Filologian doktore. Bere lehen liburua, ipuin liburu bat izan zen: Julia dinotsut (1985). Aurretik Kandela literatur taldean aritu zen eta Euskal Letren Dantza argitaratu zuen talde lanean (1984). Zenbait artikulu idatzia da, adibidez, ASJUn "Erdi Aroko kanta ezezagunak Ibarguen-Cachopin kronikan" (1996) eta Karmel-en "Lope Agirreren biografiarako datu berriak" (2001). Ibarguen-Cachopin Kronika gaitzat hartuta aurkeztu zuen doktore-tesia (2006). Euskaltzaindia eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioren Mikel Zarate saiakera arloko 2007ko saria irabazi zuen Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan ikerketa lanagatik, 2008an argitaratua.