Jose Mari Velez de Mendizabal Azkarraga Sormen-lanak
Aramaio, 1949. Ekonomia eta Enpresetako Zientzia ikasketak burutu zituen. 1985-1989 urteen artean EIEren lehendakari izan zen eta 1993az geroztik Eusko Ikaskuntzaren kudeatzailea. Biografia liburuak eman ditu argitara, hala nola, Sebero Altube (1969), Iokin Zaitegi (1981) eta Pedro I. Barrutia (1983). Literatur genero ezberdinak landu ditu: Sixties (1990), artikulu bilduma; Zeu zara, Carmen (1984), ipuin liburua, edota Samurai berria eleberria dira, besteak beste, aipatu genero aniztasun horren lekuko. Euskaldunon Egunkarian kolaboratu zuen, besteak beste, eta Arrasate Press eta Arrasate Telebistako kide izan da.