Gari Berasaluze Ostolaza Sormen-lanak
Euskal Filologia ikasi zuen Donostian. Kazetaritza du gaur egun ogibide, eta herri informazioa lantzen duten Hitza egunkarien kazetaritza edukien arduraduna da, hainbat urtez Urola Kostako Hitza egunkariko zuzendaria edota Txalaparta argitaletxearen euskarazko liburuen argitaratzailea izan eta gero. Vladimir literatura taldeko eta izen bereko fantzineko kide izan zen. Belaunaldi jakin bateko partaide da: 90eko hamarkadako Urruzuno lehiaketako irabazleak, Lubaki Banda, Vladimir Brigadak... 1995. urtean Gipuzkoako Aldundiaren beka lortu zuen, eta hurrengo urtean kalean zuen Azaro urrunetako intifadak poema liburua. 1999an, berriz, haur-gazte literaturari ere heldu zion, Bobbyren hauspoa liburuarekin. Garai batean, Euskaldunon Egunkariako literatura gehigarriaren arduraduna ere izan zen, eta bertan egindako lanari esker Rikardo Arregi kazetaritza saria eman zioten 1998an. Hainbat hedabiderekin kolaboratzen du, eta Berria egunkarian ere aritzen da zutabegile modura.