Daniel Landart

Daniel Landart Sormen-lanak

Donostiri (Nafarroa Behera), 1946. Antzerki lanak eta narrazioak idatzi ditu batez ere. Dena den, argitaratutako lehen liburuan poesia idatzi zuen: Hogoi urte (Goiztiri, 1968). Iparraldeko antzerkigintza berritu zuen; idatzi dituen antzerki lanen artean honako hauek aipa daitezke, besteak beste: Herro eta nigar (1964), Mendiko bakea (1962), Gure haurra (1966), Bai ala ez (1970), Hil biziak (1972), Xuri, gorriak eta... (1973) (Ikus. bibliografia). Federico GarcĂ­a Lorcaren Odol ezteiak (1966) eta Bertold Brechten Amaren armak (1969) ekarri ditu euskarara. Iparraldeko zenbait argitalpenetan kolaboratu zuen: Gazte, Herria, Etxea, Pan-Pin, Enbata, Egan... Euskaltzain urgazlea da.