Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga Sormen-lanak

Asteasu, 1951. Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen. Euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea eta ekonomilaria izan zen, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte. Bere lehen lana Euskal Literatura 72 antologian argitaratutako "Borobila eta puntua" antzerkia izan zen. Literatur genero guztiak landu ditu: hitzaldiak, filme baten gidoia Oraingoz izen gabe, irrati-nobelak, poesia, ipuingintza, nobelagintza... Ustela eta Pott aldizkarietan idatzi zuen. "Obabakoak" liburuarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen 1988an. "Ziutatea", "Etiopia", "Sugeak txoriari begiratzen dionean", "Bi Anai", "Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian", "Gizona bere bakardadean" dira, besteak beste, Atxagaren bibliografiaren zenbait erakusle. Ikusi Bibliografia atalean zerrenda osatua. Euskadi saria, Kritikaren saria eta Prix Millepages jaso ditu, eta bere lana hogei hizkuntzatara baino gehiagora itzuli da.  "Soinujolearen semea" liburuak  2005eko Kritikaren saria jaso zuen Bilboko Liburu Azokan, Euskadiko Liburuaren Ganberak ematen duen Zilarrezko Idazluma.  Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen, Juan Mari Lekuona zenaren hutsunea betetzeko.

Informazio zehatzagoa, www.atxaga.eus webgunean.