Arivalia Oyanguren Zubizarreta Sormen-lanak
Eskoriatza, 1979ko abenduak 23. Eskola garaitik literaturan interesatua institutua hasi berritan hasi zen lehendabiziko istorioak idazten, garai hartan ikusten zituen telesailetan inspiratuta. 2004an, Eraztunen Jaunaren pelikulen eraginpean, modu helduagoan idazten hasi zen, bere lehendabiziko liburua Fiordoetako Jauna izan zelarik, Bubok argitaletxearekin argitaratua. 2006an bere lehendabiziko literatura lehiaketan parte hartu zuen, Arrasateko AED elkarteak argitaratua “Lau Urtaroen Istorioa” ipuinarekin parte hartuz eta hirugarren postuan geratuz. 2020an, Juego de Tronos telesailaren eta Itziar Ituñori egin zioten elkarrizketaren eraginarekin “Assugeko erregea” liburua idatzi eta argitaratu zuen. 2021ean “Annurraqq: Nora Aldamar” idatzi eta argitaratu zuen, aurrekoaren jarraipena. 2022tik aurrera Grupo Arce izeneko bildumako lau liburu argitaratu zituen: “Grupo Arce: Naroa y Enara” lehendabizi, “Grupo Arce: El cadáver del restaurante” bigarrena, “Grupo Arce 5: A contrarreloj” hirugarrena, hirurak 2023an, eta “Grupo Arce: La novela de Ane” oraingoz azkena. Argitaratutako azken liburua “Saldström da”, lehendabiziko antzezlana. Azken bi hauek 2025ean argitaratuak.
FaceBook: @Arivalia Oianguren
Instagram: @arivaliaoianguren