Alberto Bargos Sormen-lanak
Alberto Bargos Bilbaon jaio zen baina betidanik Muskizen bizi izan da. Maisua izan da 33 urtez eta 20 bat luze darama ipuinkontalari. Hainbat liburu argitaratu du, ume eta gazteentzat batez ere baina baita nagusientzat ere. Gai nagusiak, Naturarekiko maitasuna eta besteekiko elkartasuna dira.
Azken boladan “irakurketa erraza” egitasmoaren barruan idazten ari da, Pasionariaren bizitza edota Gerrako umeei buruzko liburuak argitaratu dituelarik. Bere ustez, historia eta autu mautuak hurrengo belaunaldikoei transmititzea gure herriaren gako bat da.