Alberto Barandiaran Amillano Sormen-lanak
Altsasu, 1964. Lizentziatua da Historia eta Geografian, kazetari gisa aritu da urte luzez lanean Euskaldunon Egunkarian eta Berrian. Argia Saria bi aldiz irabazitakoa (1991 eta 1999 urteetan) eta Rikardo Arregi Saria 1995ean. Hekimen euskal hedabideen elkartearen zuzendari izan zen 2012 eta 2018 urteen artean. "Ez zaigu ahaztu" kronika idatzi du, euskal jatorriko argentinar desagertaraziei buruzkoa (Susa, 1998) eta "Gaizkileen faktoria Hemingway eta euskaldunez bestea" (Euskaldunon Egunkaria, 2000). Bestalde, "Pasionaria" biografia ere argitaratua du (Elkar, 1998). Eta kronika arloan "Postkronikak" (2009), "Gurea falangista zen" (2021, Susa) eta "Veleia afera" (2010), besteak beste.