
GRATIS ET AMORE
Sortze-lana, edozein delarik ere, ordaindu egin behar da. Pellokeria irudi dakigukeen baieztapen hori, ordea, ez da beti burutzen. Argi dezagun, baina, aurrera egin aurretik, argitaratzeko asmoz egindako lanei buruz ari garela, ez sortzaileak berak berarentzat edo ahaide hurkoentzat nahiz lagun minentzat egindako obrei buruz. Eta azal dezagun, baita ere, gaia literatura-sorkuntzan ardaztuko dugula, euskal literaturaren alorrean bereziki, hori baita hobekien ezagutzen dudan eremua.

EGUNKARIAK
Testu hau irakurtzen duenak (edota web-orri honetan agertutakoak edo nire liburuak ere irakurri dituenak) imajinatuko du nik denbora luzea idazten ematen dudala. Eta egia da, noski. Literatura-testuak eta artikuluak ez ezik, beste mota batzuetako testuak ere idazten ditut. Lehenago edo geroago argitaratuko diren testuak ez ezik, batzuetan niretzat bakarrik edo pertsona maitatuentzat ere idazten ditut zenbait gauza. Ez dut esango egunero idazten dudanik, baina ia-ia.

Etxeberri baserriko alabaren semea, Amaren Etxekoa
Anjel Lertxundi Esnal eraikuntza-lanetan jardun da lanean, jo ta ke, gaztetatik, aita eta anaia bezala: Domingo aita eta Javier anaia, etxegintzan, kontratista eta arkitekto hurrenez hurren, obra handitan biak ere. Anjel, berriz, euskalgintzaren eraikuntzan, euskararen etxea eraikitzen. Anjelek ere obra handia altxatu du, ederrena literaturan.

EZIN DUGU AMA HIL, BETI EGON DA ITZALEAN
Amaia Alvarez Uriarekin elkartu ginen San Inazion berriki argitara emandako Zuzi Iraxegia izeneko liburua aitzakia hartuta.
Zure liburuaren atarikoan hau irakurtzen dugu: “Euskal literaturaren historiari begiratzen diogunean egiten den balorazio hedatuena berantiarra, urria eta erlijiosoa izan dela da. Nagusiki elizgizonek idatzitako dotrina, katixima eta otoitz liburuak direla euskaraz XX. mendera arte aurki ditzakegun euskal testu zaharrak. Baina bada testu laiko eta literario interesgarririk gure hizkuntzan azken sei mendeetan”.

50 URTE ETA GERO ARESTIREN ARRASTOA
BEGIRADA BAT, HASIERARA
"idazle berri modura zein izan den Gabriel Arestik nire bizitzan izan duen garrantzia”
Atzera begira hasi eta eskola eta institutu garaietara eginen dugu salto, han ireki baizitzaizkidan ateak. Gogoan dut gauetan amak ipuin bat irakutzen zidala, eta nik behin eta berriz irakurtzeko eskatzen niola, eta uneoro istorio bera kontatzen zuela.
Horrez gainera, gogoan dut eskolako liburutegira joaten nintzela eta zoriz liburu bat hartu eta irakurtzen saiatzen nintzela, baina, noski, ez nuen lortzen eta frustratu egiten nintzen, amorratuta pasatzen nituen orduak, baina hurrengo egunean, berriz ere kontu berarekin joaten nintzen txoko magiko horretara.

50 URTE ETA GERO ARESTIREN ARRASTOA
Nola etxera ekarri ogia, saldu gaberik egia
Getafen nindukaten, soldadutzako kanpamendu aldiaren ostekoa betetzen. RACA 13 esaten zioten nola unitateari halaxe lekuari ere. Goizaldez hotza, eguerdiz beroa, hura bazen bai Gaztela: muturrekoa, gogorra. Egun, Madrilgo Karlos III Unibertsitatea daukate han. Guk gure aldetik geurea geneukan han eratua 1975ko uda hartan; librea eta arautu gabea, zein euskaraz, zein galegoz, zein katalanez adi zitekeen eta ziega zeukan hark ikasgela erabiliena. Historiaren testigu uniformatuak ari ginen izaten han. Egunkarietan-eta irakurtzen genituenetako batzuk, kasernaren karrika berean, aurrez aurre, ari ziren gertatzen.

Zapalkuntza globalaz bi lanketa feminista
Aitortu behar dut June Fernandezen Aingeruak eta neskameak (Susa, 2024) Pentsagune feministarako irakurketa moduan proposatu zenean errezeloz hartu nuela, ez zitzaidan erakargarria egiten. Haurdunaldi subrogatuaren gaiak nirekin zerikusirik ez zuela uste nuen. Ama naiz, arazorik gabe geratu nintzen haurdun, ez dut inoiz ezagutu beste inorentzat ume bat sabelean haziko lukeen inor. Edo, zehatzagoa izanik, ez dut horren berri izan, eta ez dut aukera hori irudikatu. Intentziozko guraso aldetik ere, gaia ez dut inoiz hurbiletik bizitu.

ELKARREKIN IRAKURTZEA
Ez da gauza bera mundua errepikatzeko asmoz irakurtzea edo aldatzeko motibazioz.
Remedios Zafra
Astelehena da; arratsaldeko sei eta erdiak. Euria ari du goian behean, eta gainezka dago liburutegia. Gainezka, baina mutu. Ertzeko gela batean bilduta daudenek baino ez diote egiten arauari iskin.

ALDAKETEKIN BUELTAKA
Testu hau argitaratzen den egunean bertan, Euskal Herrira itzuliko naiz, hamalau urte Alemanian eman eta gero. Argitaratzen den momentuan, katua eta biok hegazkin batean egongo gara, orain dela hamalau urte aurkako norabidean egin genuen bezala. Bertigo itzela sentitu nuen txartela erosi nuenean (hamalau urtetan joan-etorriko txartela ez den lehenengoa baitzen), baita poza, aurretiaz sentitutako tristezia, hunkidura eta beste zenbait gauza batera ere.