Irakurleekin > Eskoletan > Idazleak ikastetxeetan

Solasaldia amaitu eta berehala, mesedez bete eta bidali ezazue balorazio-orria honako helbidera: programak@idazleak.eus 

 

EAEko ikastetxe guztiek dute parte hartzeko eskubidea. 2023-2024 ikasturtean 360 mintzaldi antolatzeko aukera dugu; EJko Hezkuntza Sailaren laguntzari esker. Parte hartzen duen ikastetxeak 52€ko izena ematea ordainduko du, baina hori onarpenarekin batera egitekoa da. Orain, liburua aukeratu eta izena eman, ez besterik.

Izena emateko epea: urriaren 4an hasi eta urriaren 19an amaituko da.

Erantzuna: urriaren 27a baino lehen  bidaliko dugu eskola bakoitzari dagokion erantzuna.

  • Orokorrean, eskola bakoitzeko eskaera bat onartuko da, guztiek izan dezaten parte hartzeko aukera.
  • Iazkoan ezetza jaso zuten eskolek, oraingoan baiezkoa jasoko dute.
  • Ekintzaren kalitatea zaintzeko solasaldi bakoitzean ez dira 40 ikasle baino gehiago elkartuko.

Baldintza horiek nahikoak ez badira, beste solasaldi bat antolatu daiteke eskolak berak ordainduko duena (“saio osagarria” esaten diogu horri eta 168€ ordainduko behar dira). Aparteko saio horiek ez dira oraingo deialdian eskatu behar, erantzunarekin batera jasoko ditugu eskaria)

 

ESKAERA EGIN AURRETIK 

1- Irakur ezazu irakurketen laburpen gida. Lau ditugu, ikasketa maila bakoitzeko bat: HH, LH, DBH eta Batxilergoa/Lanbide Heziketa. Bila ezazu zeurea eta aztertu lasai. Bertan ,topatuko dituzu idazleek gomendatutako zenbait lan. Autore bakoitzak bi/hiru liburu besterik ezin ditu gomendatu. Beraz, posiblea izan daiteke zuek aukeratu nahi duzuen liburua gidan ez agertzea: egon lasai, eta begiratu saioa eskatzean agertzen den liburu zerrendan, hor topatuko dituzue idazleen liburu zerrenda osoa.

 

ESKAERA EGITEKO

1- Bila ezazue, dagokizuen maila eta lurraldea. Ondoren, eskolaren izena (agertuko ez balitz, bidali mezu bat programak@idazleak.eus helbidera) bilatu eta sartu bertan

2- Aukeratutako idazleen izena (bat baino gehiago eskatuko dizkizu) eta zein liburu nahi duzuen. 3 idazle eta liburu bana aukeratzean, joan ikastetxearen datuak ikustera

3- Agertzen diren datuak zuzenak ez badira, aldatu, mesedez. Kontuan izan zuek jarritako helbidera idatziko dizuguela

4- “Saioa eskatu” dion botoiari sakatuz amaituko duzu izen-ematea

Eskaera egiterakoan, edozer nolako zalantza duzula ere, idatz iesaguzu hona: programak@idazleak.eus