Harrak berbetan

Harrak berbetan

2016an Donostia Kulturak antolatzen duen Literaktum literatura jardunaldien baitan Harrak berbetan estreinatu zen, Alaine Agirre eta Jasone Osororen arteko solasaldia. Izan zuen harrera ikusita, saioaren ibilbidea luzatzea pentsatu zuten. Hala, egiten den lekuaren arabera moldatuko dute saioa.

Bi egileen arteko elkarrizketa izango da, X hil da eta 12etan bermuta liburuak ardatz hartuta, baina baita bestelako gaiak ere, emakume izatea, literatura, askatasun pertsonala, erreferentzia musikalak eta literarioak, adikzioak...

Inprobisazioari eta probokazioari lekua utziz, hitzak, musika eta/edo irudiak/objektuak ere azalduko dira ikuskizunean, eta bi egileek beraien testuen irakurketa ere egingo dute.

Bazkidea(k): Alaine Agirre eta Jasone Osoro
Ekitaldi mota: Solasaldia
Hizkuntza: EU,...
Iraupena: Ordubete
Iraupena: Ordubete
Estreinaldiaren data: 2016-05-06
Areto mota: Edozein
Nori zuzendua: Helduak
Zenbatentzat egokitua: Librean
Saioak eskatu