Ikuskizunak eta emanaldiak

Emeak eta Kumeak / Mujeres y niñas

Emeak eta Kumeak / Mujeres y niñas

Garena eta ez garena zein mugen artean mugitzen da? Non bukatzen da jolasa, non araua hausten, non hasten errealitatea? Intimitatea ez al da azaleratzen den zerbait? Pertsonai bihurtzen nau publikoa izateak? Eta emakumea ez al da beti emakume publikoa?

Ana Jakaren poemak hartu, berrinterpretatu eta gorputz hizkuntzara eraman dituzte hiru emakume artistek. Ondoren emakume poeta ere oholtzara igo da, beraiekin hartu-emanean.

Musika, gorputz-adierazpena, akrobazia, keinu-antzerkia eta hitza nahasten dituen ikuskizun performatiboa dugu hau, hausnarketa piztea helburu, gozamen estetikoaz haratago.

Bazkidea(k): Ana Jaka
Ekitaldi mota: Ikuskizuna
Hizkuntza: Euskara/ Gaztelania
Iraupena: 40 minutu + 20 minutuko solasaldia
Iraupena: 40 minutu + 20 minutuko solasaldia
Estreinaldiaren data: 0000-00-00
Areto mota: Areto txikia, baina beharrezkoa da gutxienez 6 metroko zabalera, 4 metroko sakonera eta 4 metroko altuera duen eszenatokia.
Nori zuzendua: 14 urtetik gorakoentzat
Zenbatentzat egokitua: Aretoan sartzen direnak
Produkzio beharrak:

Kalean izanez gero, 220w-ko hargunea. Areto batean bada, raiderra beharrezkoa da.

 

Prestaketarako denbora: bi ordu kalean edo argirik gabeko aretoan, eta hiru, eszenatoki batean.

Saioak eskatu