Elkartea > Euskal literatura Bilboko metroan

Euskal literatura Bilboko metroan

Euskal literatura Bilboko metroan

Joan den urtean Irakurri, mesedez kanpaina sortu genuen Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, eta Bizkaiko Foru Diputazioaren bultzadaz. Helburua Bizkaiko idazle garaikideen literatura herritarrengana hurbiltzea izan zen. Aurten gauza bera egin nahi dugu baina Bizkaiko idazle klasikoen testu esanguratsu batzuk gaurkotuz, Denbora Muga Barik lelopean.

Joan den mendeko Bizkaiko idazleek erabilitakoa idazti askotan gai erlijiosoak agertzen ziren, eta baten bat bere horretan ekarri badugu ere, bestelako anekdotak, koplak, baladak, kontakizunak, sineskeriak edo ipuinak plazaratu nahi izan ditugu. Tartean aipatu behar da Euskal Herria edota euskara bera testu askoren ardatza direla. Gaur bezala, garai haietan ere, kezka-gaiak baitziren.