Bazkideak > Bazkideak Atik Zra

Andoni  Lekuona

Andoni Lekuona Sormen-lanak

Oiartzun, 1932-2017.

Soziologia ikasketak egin zituen Parisen eta nekazal ekonomian espezializatu zen. Arlo horretan egin zituen ikerketa ugari, baita eskolak eman ere. Siadeco erakundearen sortzaileetako bat izan zen eta EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Sindikatua) sortzen ere lagundu zuen.

Sozioekonomia alorrean hainbat ikerketa lan burutu zituen; horretaz gain kantugintza gustoko zuen eta hainbat kantu- hitzak sortu eta itzuli zituen. Oiartzungo Lekuonatar familia ezagunaren kide zen: osaba, Manuel Lekuona, euskal poesia eta bertsolaritzaren ikertzaile handia. Anaiak, Juan Mari eta Julen, poeta eta musikaria.

Gerra zibilak sortutako sarrakien inguruko lanak ere burutu zituen, besteak beste, 2010. Urtean Oiartzungo Udalak argitaratzen zuen Mugarri liburu bildumako liburua idatzi zuen: Oroipena Zor. Fusilatu eta desagertuak Oiartzunen.