
GEROA HEMEN hitzaldi sortaren hirugarrena
Eztabaida eta hausnarketa bultzatu nahian abiatu genuen urtarrilean Geroa hemen hitzaldi sorta. Urtarrilean zentsuraz aritu ginen; maiatzean berriz, adimen artifiziala aztertu genuen; eta oraingoan, amets egiteko txanda dugu. Juan Kruz Igerabide eta Garazi Arrula kideak ariko dira Aintzane Usandizaga gidari dutela.
Irailaren 19an, astearterarekin, elkartuko gara arratsaldeko 19:00etan. Sarrera irekia eta doakoa den arren, eskertuko genuke aldez aurretik zenbat izango garan jakitea. Parte-hartzea baieztatzeko edo zalantzak argitzeko, hona hartu emanetarako helbidea:
Euskal Idazleen Elkarteak antolatua da, Kuna-BBkaren babesarekin.