ITSASARGIAK egitasmoaren baitan, Martin Ugalderen bi ipuin podcast bihurtu ditugu Donostia Kulturaren laguntzarekin.

 

Itsasargiak ekimenak garai zailenetan iparrorratz izan ziren idazleei gorazarre egitea du helburu. Euskal Idazleen Elkarteak sortu eta Donostia Kulturak lagunduko duen asmo honetan, lehen omendua Martin Ugalde izango da aurten beteko dira-eta 100 urte jaio zela. Mantal Urdina eta Gizontzarra ipuinak podcast bihurtuz eta sarean zabalduz gogoratu dugu Martin Ugalde, Liburuaren Nazioarteko Egunean egin genuen grabaketa.

Ahotsak: Garbiñe Ubeda, Inazio Mujika, Anjel Lertxundi, Garazi Kamio, Koldo Izagirre, eta Arantxa Urretabizkaia.

Hemen GRABAZIOA entzungai